Recomendado

Euskadin gizonek emakumeek baino 7.500 euro gehiago irabazten dute urtean

Datu hauek Espainiako batezbestekoa baino handiagoak dira

15 diciembre, 2020 10:25

Euskadin, emakume batek, batez beste, gizon batek baino %24 gutxiago kobratzen du urtean. Horri, gizonen eta emakumeen arteko soldata-aldea deitzen zaio eta bi sexuen arteko desberdintasuna areagotzen du. Neurriak eta ahaleginak sustatu diren arren, errealitate horrek ezkutuan jarraitzen du gaur egun.

Egoera Euskadin

Estatistikako Institutu Nazionalak Euskadiko enpresetan dagoen soldata-aldeari buruz dauzkan datuen arabera, gizonen eta emakumeen arteko urteko ezberdintasuna 7.500 euro ingurukoa da. Edo beste modu baten esanda; gizonek batez beste, urtean 31.000 euro irabazten duten bitartean, emakumeak 23.500 bat eurorekin konformatu behar dira.

Zifra horiek adibide praktikora eramanez gero, ikusten da emakumeen soldata heren bat igo beharko litzatekeela gizonezkoen parean egoteko. Are deigarriagoa da Euskadiko datu hauek Espainiako batez bestekoa baino handiagoak direla. Puntu honetan garrantzitsua da gogoratzea gainerako autonomia erkidegoetako soldatak apur bat txikiagoak direla; beraz, Euskadiko urteko soldatari erreparatzen badiogu, tarte hori % 24koa da, eta Espainian, berriz, bi puntu txikiagoa.

Hala ere, egoera horrek ez du lurraldeetaz ulertzen. Gauza bera gertatzen da Europan ere. Oro har, Europako beste herrialde batzuetan, emakumeek gizonekin konparatuz, soldataren % 16 gutxiago jasotzen dute orduko (%14 Euskadiren kasuan). Horrek, lan-bizitzan bertan ez ezik, lan-bizitzaren ondoren ere desberdintasunak eragiten ditu. Europako Batasuneko datuen arabera, soldata-ezberdintasun horrek eragin negatiboa du emakumeen bizitzan zehar: erretiro-pentsio txikiagoak, eta 65 urtetik aurrera pobrezia-arrisku handiagoa.

Zeintzuk dira soldata-alde horren arrazoiak?

“Gizon askoren erantzunkidetasun falta”. Hori da, hain zuzen ere, aipatutako soldata-alde hori euskal lan-sarean ere egotearen arrazoi nagusia. Azkenean, emakumeak dira neurri batean beren lana eta karrera profesionala sakrifikatzea erabakitzen dutenak seme-alabak zaintzeko. Hau da, lana eta familia uztartzeko ekuazio konplexua.

Egoera hori bereziki bidegabea da gizonek baino kualifikazio handiagoa lortzen duten emakumeen kasuan (batez ere goi-mailako ikasketetan), beren karrera profesionala geldiaraztera behartuta daudelako familiako lanez arduratzeko. “Uko egite” horren ondorioz lanaldi partzialeko lanak egiten dituzte, diru-sarrera txikiagorekin eta erantzunkizun eta ordainsari postuak lortzeko aukera gutxiagiorekin (kristalezko sabaia).

Euskadin, emakumeen enpleguaren prekarizazio horren ondorioz, lanaldi partziala beraiek okupatuta dago %77,5 kasuetan. Ordu gutxiago kontratuetan eta kontratu laburragoak,

emakumeen behin-behinekotasunean ere ezberdinatasunak baitaude (%29tik gorakoak) gizonezkoekin konparatuz (%24).

Baina hori ez da kontuan hartu beharreko faktore bakarra XXI. mendean soldata-aldea zergatik ez den itxi aztertzen dugunean. Horri lotuta dagoen beste arrazoi batek, emakumeek lan (gaizki) feminizatuak egitera behartzen ditu eta lan horiek batzuetan gutxiago ordaintzen dira eta hori, kultura, enpresa edo lan-merkatu beraren faktoreak direla eta gertatzen da. Hori da, adibidez, erizaintzaren kasua; profesio horretan %80 baino gehiago emakumeak dira. Baina portzentai hori ez da berdina Osasun sektoreko zuzendaritza edo erantzunkizun postuetan.

Aldatzeko unea

Euskadin soldata-aldea desagerrarazteko bidea gauzatu nahi bada, bidegabeko oinarri horiek baztertu behar dira. Aldaketa hori guztion lana da, instituzioetatik eta lan-eragile guztiengandik hasi eta gizartetik amaituz, gizartean, hezkuntza, sentsibilizazio eta kontzientziazio lan garrantzitsua egin behar baita maila guztietan.

Eusko Jaurkaritzak esan bezala, ez bada neurririk hartzen, egoera horrek bere horretan jarraituko du urteak igaro ahala. Oinarrizko eskubidea eta printzipioa den hau, bete gabe jarraituko du: ordainsari berdina balio bereko lanagatik.

 

Gaztelaniazko bertsioa