Eraikuntzako bi langile Bilbon.

Eraikuntzako bi langile Bilbon. EFE

Economía

Hego Euskal Herrian lan merkatuak 52.500 lanpostu sortu zituen 2023an

Langabezi tasa %6,33ra jaitsi da EAEn eta Espainian langabezia maila baxuena duen lurraldea da ere. Abenduan, 67.400 pertsona zeuden langabezian EAEn eta Nafarroan,30.600 (% 9,32)

28 enero, 2024 05:00

Albiste onak langabezi datuak ikusita. Guztira 52.500 lanpostu sortu ziren Hego Euskal Herrian 2023an, hobekuntza nabarmena aurreko zifrak kontuan hartuta. Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 47.700 lanpostu sortu dira eta Nafarroan, berriz, 4.800 guztira. Gauzak horrela, urtebetean %5,02 igo da lana dutenen kopurua. Gainera, EAE da Estatuan langabezia maila baxuena duen lurraldea, Espainiako Estatistika Institutuak kaleratutako Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera.

Webgune honen arabera, 2023ko laugarren hiruhilekoan 22.200 lanpostu sortu ziren EAEn (% 2,28) eta Nafarroan, aldiz, 1.200 lanpostu suntsitu ziren, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Hau kontuan hartuta, EAEn 997.000 langile zenbatu zituzten iazko urtearen amaieran. Bestalde, urte amaieran, abenduan, 67.400 pertsona zeuden langabezian EAEn eta 30.600, Nafarroan, duela urtebete baino 22.600 (%25,1) eta 2.300 (%6,91) gutxiago.

2023ko laugarren hiruhilekoan 22.200 lanpostu sortu ziren EAEn (% 2,28) eta Nafarroan, aldiz, 1.200 lanpostu suntsitu ziren

Espainiri dagokionez, guztira 783.000 lanpostu sortu ziren 2023an (%3,8 gehiago) eta guztira 21.246.900 langile zenbatu zituzten lanean. Urte amaieran langabezia tasa %11,76koa zen, 2022an baino 1,1 puntu gutxiago, eta guztira 2.830.600 pertsona zeuden lanik gabe.

EAEko ekonomia %1,9 haziko da aurten

Bestalde, BBVA Researchek egindako estimazioen arabera, EAEko barne produktu gordina %1,9 haziko da, urrian iragarritakoa baino hiru hamarren gutxiago eta Eusko Jaurlaritzak aurreikusitakoa baino bi hamarren gutxiago (%2,1a)Hurrengo urteari begira, BBVAk espero du 2025ean hazkunde erritmoa bizkortzea, eta EAEren kasuan %2,5 haztea.