"Jai ikaragarria edukiko dugu, amets egiteko egun berezia da". Horrela definitu du Durangoko Azokaren aurtengo antolatzailea, Beñat Gaztelurrutia. Ekitaldia, abenduaren 6tik 10era bitartean, "fantasiaz eta gaztetasunez beteriko egitaraua" izango da eta guztira 950 nobedade erakutsiko dira: 689 liburu, 179 disko edo musika produktu, 44 aldizkari eta bestelako 40 produktu gehiago 58. edizio honetan. 

Guztira, 265 ekitaldirekin gozatzeko aukera izango dute gerturatzen diren pertsonak. Gaztelurrutia, eguerdiko hizketaldian, bi puntu oso garrantsitzuak azpimarratu ditu: "Anitza eta gaztea". Lehenik eta behin, anitzak "gai eta estiloak jasoko dituelako" eta bestalde gazteek "sortutako eta pentsatutako jarduera gehien" egongo direlako, konkretuki 38 gehiago. Abenduaren 8an, hain zuzen ere, Gazte Eztandaren bigarren edizioa edukiko dugu.

"Euskarak eta euskal kulturak gizartearen laguntza eta babesa behar dute"

Beñat Gaztelurrutia, Durangoko Azokaren antolatzailea

Asteazken honetan gainera, Durangoko Azokaren egitaraua publikatu dute. Herriko museoan, Ximon Agirre kartel egileak solasaldiak eskainiko ditu eta Suargi elkarteak "Meridiano moreak" izeneko nazioarteko topaketa antolatuko du. Ekitaldi honetan Itziar Ituño aktorea egongo da, Estibaliz Urresola eta Ainhoa Olasorekin batera. Gainera, ikusleak Agustin Ibarrolaren Papera ardatz izeneko bildumaz disfrutatu dezakete."Euskarak eta euskal kulturak gizartearen laguntza eta babesa behar dute. Denok bide berdinetik lan egin behar dugu. Animatu zaitezte", esan du Gaztelurrutiak. 

Noticias relacionadas