Gasteizko Udalak, hiriko talde euskaltzaleekin batera, hogei bat ekitaldi antolatu ditu abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Nazioarteko Egunean. Programazioa elkarlanean antolatu dute Udal liburutegien sareak, gizarte etxeen sareak, Principal Antzokiak, Gauekoak eta Euskara Zerbitzuak. Atzo, abenduaren 1an, Montehermoso Kulturenean Fernando Rey Escalerak eta Patxi Zubizarretak eskuratu zituzten hau eta gazte literaturako euskarazko itzulpen onenen Vitoria-Gasteiz Sarien XX.edizioan. Escalerak Eloy Morenoren 'Cuentos para entender el mundo 2' lanaren itzulpenagatik eta Zubizarretak, berriz, Marcos Calveiroren 'El cartero de Bagdad' lanaren itzulpenagatik.
Sari bereziak abenduko lehenengo asteburu hau hasteko. Gaur, adibidez, Gasteizko Udalak Euskararen Jaiari buruzko jolasak, abestiak, disko festak eta kirolak partekatuko ditu guztiekin Hegoalde gizarte etxean, 17:00tatik 20:00era arte, publiko guztietarako. Hilaren 3an bertan, Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, hiriko kaleetan kalejira, antzerkia eta kandelak piztuko dira. Proposamenen zikloak kultur arloko hainbat jarduerarekin jarraituko du egun batzuetan zehar.
Bertso emanaldia eta antzerkia
Lehenengo eta behin, 12:00tik 13:30era arte, Salburuak bertso emanaldi musikatua hartuko du, Bideo-kopla lehiaketaren sari banaketa ekitaldiaren barruan. Unai Anda, Oihana Iguaran, Aroa Arrizubieta, Oihane Perea eta Irati Anda bertsolariak igoko dira oholtzara, Uxue Díez de Zerio gai-jartzaile dutela. Haiekin Naiara Eizagirre eta Aintzira Gorosabel izango dira, bertsoak musikatzen. Hortaz aparte, bideo-kopla lehiaketako sariak banatuko dira, eta bideo irabazleak gozatzeko aukera izango dugu saioan.
Abetxuko Ikastolan Euskararen Eguna ospatuko da familia giroan, haur dantzaldia eta dantza-plaza saio gidatuez gain
Ordu berean, 14:00era arte, Abetxuko Ikastolan Euskararen Eguna ospatuko da, familia giroan eta egun honetaz gozatzeko plan ideala. Haur dantzaldia eta dantza-plaza saio gidatuez gain, haurrentzako tailerrak eta gargantua izango dira. Euria egiten badu, ez dago arazorik, patioa estaltzen duen frontoia handia da eta. Horrez gain, arratsaldean, 17:30tik 20:00era arte, Landatxo kiroldegian elkartu eta antzerkiaz gozatu dezakezute. Aurten, 'Baserriko porrusalda', Bapatean Zirkoren eskutik. Ondoren, Andre Maria Zuriraino kalejira antolatuko da, Kumbalaye batukadak lagunduta. Azkenik, 19:00etan, Euskararren Nazioarteko Eguna bukatzeko, GEU elkarteak urtero Gasteizko beste eragileekin elkarlanean antolatzen duen ekitaldi berezia. Kandelen bitartez, euskara argitzea da helburua.
Kirol hitzorduak eguna hasteko
Euskararen Nazioarteko Egunaren inguruko gogoetan, Gasteizko Udaleko alkateak, Maider Etxebarria, 'kirol-hitzorduak' izeneko ekimena jarri du abian eta lehen saioak korrika egiten hasi nahi dutenei zuzenduta doa. Sarbidea librea da eta Prado parkean, goizeko 10:00etan hasiko da. Udaletzeko webgunean adierazten dute, lan honetako helburua dela "bertaratzen direnek behar bezala korrika egiteko oinarrizko ideiak eskuratu eta, nahi izanez gero, 2023ko San Silvestre lasterketaren hurrengo ediziorako prestatzeko eta korrika egiteko aukera izango dute, ikasitako hori aplikatuz eta erakutsiz".