Derrigorrezko Hezkuntzako lau ikasletik hiruk euskaraz ikasten dute/ EP

Derrigorrezko Hezkuntzako lau ikasletik hiruk euskaraz ikasten dute/ EP

Sociedad

Derrigorrezko Hezkuntzako lau ikasletatik hiruk euskaraz ikasten dute

D eredua gero eta gehiago nabarmentzen da finkatzen diren ereduetan, baina bestalde lanbide-heziketan murrizten da.

4 abril, 2021 05:00

D eredurako matrikulak gora doaz Euskadin. Derrigorrezko hezkuntzako kurtsoek, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorezko Bigarren Hezkuntza (DBH), euskara hautatzen dute hizkuntza eredutzat. Erregimen Orokorreko Irakaskuntzetan D ereduaren goranzko joerari eutsi zitzaion 2019-20 ikasturtean; ikasleen % 68k euskara aukeratu zuen komunikazio-hizkuntza gisa. Hala ere, desberdintasunak nabaritzen dira kurtsoen artean. Derrigorrezko hezkuntzek D ereduko matrikulak %70etik gorakoak izen ziren pasaden urtean, Euskal Estatistika Erakundeari, Eustat, dagokionez. Aitzitik, Lanbide- Heziketako ikasleen laurdenak baino gutxiagok hizkuntza modalitate horretan egin zituen ikasketak. Hau da, %75 ikasleek baino gehiago gaztelaniaz jorratzen dute gradu hauek. 

Azken hamar urte hauetan euskarazko hezkuntza gora egin du. 2010ean matrikulatutako ikasleak Unibertsitatetik kanpoko Araubide Orokorreko Irakaskuntzetetan % 53,4 ziren. Hau da, ia ikasleen erdia baino gehiago dena euskaeraz egiten zuen. 2020an datu hori gora egin du, eta %66,8ek hautatzen dute D eredua ikastetxeetan. Aurten, Unibertsitatetik kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzetan matrikulatutako ikasleek EAEn D eredua aukeratu dute berriz ere. Datuen auerrerapenen arabera kurtso honetan, 2020-2021, onak dira, Eustaten estimazioei begira. Euskara sustatzeko programa asko daude, eta tresna eraginkorrak direla antzematen dute. 

Datu hauek elkartzen dute 380.697 ikasle eredu gutzien artean. D ereduan erdia baino gehiago daude, %67,1, hau da, 255.763 ikasle ikastetxe publiko eta pribatuen artean. Hoietatik, 63.669 haur hezkuntzan daude, 98.360 lehen hezkuntzan, 62.086 DBHn eta 21.617 Batxillergoko kurtsoetan. Batxillergoa D ereduko ikasle gutxi daukan bakarra da. Hezkuntza mota honetan eredu mixtoak 32.669 ikasle ditu, 10.000 baino gehiago hautatzen du B eredua Batxillergoa ikasteko. Beste hezkuntzetan berriz, D eredua arrakastatsuagoa da. Nabarmena da, helduen hezkuntzetan inork ez duela euskara hautatzen komunikatzeko hezkuntza bezala.